CBDa lo eta atseden on bat lortzeko

Insomnioa lo hartzea edo loa mantentzea zailtzen duen loaren nahasmendu arrunta da. Halaber, goizegi esnatzea eta berriro lo hartu ezin izatea eragin dezake; beraz, litekeena da esnatzean oraindik nekatuta sentitzea.

Pertsona askok denboraldi labur batean hau pairatzen dute, estresagatik edo unean uneko gertaera kezkagarriren batengatik. Baina biztanleriaren zati handi batek insomnio kronikoa du.

Lo ezak bizi-kalitateari, lanaren errendimenduari eta osasunari orokorrean eragiten dio. Hau jasaten duten pertsonek nekea eta logurea sentitzen dute egunean zehar, umore txarrez sentitzen dira, kontzentratzea kostatzen zaie eta loak etengabe kezkatzen ditu.

Gehienetan, pertsona gehienek hipnotikoetara jotzen dute, hori izaten baita medikuek preskribitzen duten lehen aukera. Hauen kontsumo haundituz biztanlerian oro har.

Hala ere, kontuan izan behar da farmako horien onura klinikoak epe laburrera baino ez direla, eta modu jarraituan hartuz gero, loaren kalitatea okertu eta ondorio kaltegarri esanguratsuak eragin ditzaketela, bereziki adinekoengan, hala nola depresio-koadroak handitzea, erorketak, hausturak eta hilkortasun handiagoa.

Insomniorako aukera natural eta eraginkorra

Lo egiteko behar den ordu kopurua desberdina da pertsonaren eta adinaren arabera, baina heldu gehienek 7-9 orduko atsedena behar dute.

Bizi-kalitate eta osasun ona izateko, oso garrantzitsua da lo konpontzaile bat izatea.

CBD, kannabidiola, lo bigilia zikloa erregulatzen duen kanabinoide bat da. Lasaigarri tradizionalek ez bezala, CBDak ez du somniferoak bezala jokatzen, baizik eta bigilia sustatzen du, lo sakonagoa eta lasaiagoa eraginez.

CBD oso alternatiba natural eraginkorra da insomnioarentzat, efektu psikoaktiborik gabe, propietate antsiolitikoak, lasaigarriak eta analgesikoak dituelako, eta, oro har, loaren kalitatea hobetzen du.

Nola laguntzen dizu CBDk loa hobetzen?

CBDak propietate lasaigarriak eta lo erregulatzaileak ditu, eta horrek loa errazago hartzen eta atseden konpontzaileaz gozatzen lagunduko dizu.

Somnifero efekturik ez duenez, modu naturalean lo egiten laguntzen du, gaueko esnaldiak gutxituz eta loaren kalitatea hobetuz, bereziki onuragarria da loaren nahasmenduak dituzten pertsonentzat.

CBDa antsiolitiko gisa eraginkorra dela erakutsi du, estres eta antsietate mailak gutxituz, eta, horri esker, pertsonek erronka zailei lasaiago aurre egin diezaiekete. Beraz, atseden hartzen eta estres egoerei erraz aurre egiten lagunduko dizu.

CBDa lo eta atseden on bat lortzeko

Aukera segurua, albo-ondoriorik gabe

Ohiko hipnotikoek eta antsiolitikoek ez bezala, kannabidiolak (CBDak) ez du albo ondoriorik.

Ohiko medikazioarekin, pertsona asko gorputz txarrarekin esnatzen dira, “erresakarekin” bezala. CBDak lo konpontzaile bat izaten laguntzen du, indarrez eta adorez esnatzen zara zure egunerokotasunari bizitasunez aurre egiteko.

CBDa, lasaigarriak ez bezala, ez da adiktiboa, eta horrek aukera segurua eta eraginkorra bihurtzen du epe luzeko lo-asaldurak tratatzeko.

Gainera, CBDa erabiliz, ohiko medikazioa murriztea edo ezabatzea lortzen da, somniferoei adikzioa eta horien albo ondorio larriak saihestuz.

Nola erabili CBDa lo ondo egiteko

Insomniorako CBDa administratzeko hainbat bide daude. Gehien erabiltzen diren produktuak olioak, infusioak eta lore aromatikoak dira.

CBD olioak mihi azpian aplikatzen dira, eta 5-20 minutu behar izaten dute efektua egiteko. Administratze modu horrek oso azkar xurgatzeko aukera ematen du

Insomnioaren arrazoiaren arabera, olio mota desberdinak daude eta horien kontzentrazioa eta dosifikazioa aldatu egin daitezke.

Estresak edo antsietateak asaldurak eragiten badizkizu, full spectrum olio bat har dezakezu egunean hainbat aldiz. Erlaxatuta eta lasai sentitzen zarenean, loak hartzen eta hobe deskantsatzen lagunduko dizu.

Pertsona batzuek hainbat arrazoik eragindako mina dute, lo hartzea eta loa etenik gabe egiten eragotziz.

CBDak ezaugarri analgesikoak ditu, minak gutxitzen ditu eta hobeto lo egiten laguntzen du. Kasu horietan ere, gomendagarriena da kontzentrazio handiko full spectrum olio bat erabiltzea minarentzat, egunean hainbat aldiz.

Loak hartzea eta erlaxatzea kostatzen bazaizu, melatonina duten espektro zabaleko olioak daude, lotara joan aurretik hartzeko egokiak. Azkar eta modu iraunkorrean lo hartuko duzu.

Oso osasuntsua eta eraginkorra den beste aukera bat CBD infusioak erabiltzea da, landare desberdinetako ohiko infusioak bezala hartzen direnak. CBD infusioek hainbat landare konbinatzen dituzte, non kalamu landarea nabarmentzen den. Landare horiek guztiek propietate lasaigarriekin, baregarri eta antiinflamatorioekin egun gogor baten ondoren, nahi den efektu erlaxagarri hori lortzeko.

Oheratu aurretik hartzea lagungarria izango zaizu lo suspertzaile bat izateko.

Lore aromatikoak lurruntzea da erlaxatzeko biderik azkarrena, ia berehalako efektuarekin  eta gutxi gorabehera 2 orduko iraupenarekin. Lore aromatikoak erabiltzeak egun gogor baten ondoren erlaxatzen eta modu naturalean lo hartzen laguntze du.

Loreak lurruntzeko modurik osasungarriena eta erosoena lore lehorren bapeadoreak erabiltzea da, konbustioa saihesten baita.

CBDaren kontzentrazio eta dosifikazio egokia

Nahiz eta CBDarekin dosi eta kontzentrazio txikiarekin hastea komeni den, eta nahi diren efektuak lortzeko dosi eta kontzentrazio bera zenbait egunetan erabiltzea gomendatzen den; insomnioarekin, berriz, olioak, infusioak edo loreak aldi berean erabil daitezke.

Pertsona askok olioak eta infusioak konbinatzen dituzte oheratu aurretik, emaitza oso onak lortuaz.

CBD bezalako produktu naturalekin zure insomnioa tratatzeak, ariketa fisikoa aldizka egitea bezalako ohitura osasungarriekin batera, iluntzean otordu astunak saihestea edo oheratzean ordu errutina bat mantentzeak, insomnioaz pixakanaka ahazten lagunduko dizu.

Aholka zaitez aditu batekin, aholku eta jarraipen on batekin, zein CBD produktua den gehien komeni zaizun jakinda, insomnioari irtenbidea eman ahal izango diozu.

Utzi iruzkina

Elementua saskira gehitu da.
0 elementu - 0