Osasun Ministerioak kontsulta publikora atera zuen aurreko astelehenean, 2024ko irailak 30an, kalamuaren erabilera medizinala arautzen duen errege-dekretuaren zirriborroa. Dekretu horrek ospitale-eremura mugatzen du preskripzio eta banaketa.
Kannabis medizinala erabili ahalko diren gaitzak esklerosi anizkoitzak eragindako espastizitatea, epilepsia errefrektaria larrietan, kimioterapiak eragindako goragaleak eta min kroniko dira.
Oraingoz, ez da baimentzen antsietaterako, insomniorako edo minbizia duten pazienteen apetitu ezarako; naiz eta gaixotasun hauetan kannabisa eraginkorra dela frogatu den.
Erregulazio berri hornek kanpoan uzten du kannabis landarea, eta olio formako formulazio magistraletara mugatzen du. Formulazio magistralak ospitaleko farmazietan bakarrik eman ahal izango dira. Paziente askoren eskuragarritasuna zailduz.
Murrizketa horiekin ez da saihestuko paziente askok, kannabis medizinala erosteko merkatu beltzera jo behar izatea.
Formulazio estandarizatuak, horretarako sortutako Aempseko erregistro publikoan inskribatuta egon beharko dute. Baimendutako sendagairik ez dagoenean edo dauden tratamenduak paziente horientzat eraginkorrak izan ez direla frogatu denean erabiliko dira formula magistralak.
Etorkizunean indikazioen zerrenda zabaldu arte itxaron beharko da berriro ere.
Zer gertatzen da CBD produktuekin?
Argitu behar da erregulazio horretan ez direla sartzen CBD olioak eta loreak. Espainiako legediak CBD (kannabidiola) duten produktuen salerosketa baimentzen du, betiere Europako beste herrialde batean legez ekoitzi bada, merkataritza askeko tratatuaren arabera. Kannabidiola (CBD) gorputz kanpoko erabilerarako kosmetiko gisa baimenduta dago, baina ez elikagai gisa.Hala ere, kannabisaren hazietatik eratorritako elikagaiak onartzen dira.
Orainarte indarrean dagoen legedia bera dugu. Kannabis Satibaren barietateak landatzea baimenduta dago, betiere Europar Batasuneko “Nekazaritzako landare espezieen barietateen katalogo komunean” erregistratuta badaude eta THC edukia %0,3 baino handiagoa ez bada.
Urteetan zain egon ondoren, badirudi aurrerapenak oso txikiak direla, eta CBDari eta kannabis medizinalari buruzko ebidentziekin bat datorren erregulazioa lortzeko borrokan jarraitu beharko da. Bideo honetan Manuel Guzmán, Biokimikako katedradun eta Kannabis Medizinalaren Espainiako Behatokiko kideak, errege-dekretu berriaren zirriborroaz eman duen iritzia entzun dezakezue.