CBD edo kannabidiola aukera terapeutiko gero eta ezagunagoa bihurtu da kontsumitzaileen artean, eta gaitz askotarako erabiltzen da.
Kannabidiola erabiltzea aukeratzen duten pertsona asko, aurretik beste sendagai batzu hartzen daude, eta, beraz, CBD olioa hartzen hasi aurretik, zalantza ohikoena, medikuak preskribitu dizkizun edo erabiltzen ari zaren sendagai tradizionalekin interakziorik izan dezakeen da.
Nahiz eta orain arte ez den egiaztatu kanabinoideekin interakzio farmakologikoen kasu larririk, CBD konposatu segurua, ez-toxikoa eta adikziorik gabekoa izanik, kasu batzuetan medikazio tradizionalaren dosiak doitu edo aldatu behar izan daitezke.
Nola elkarreragiten du CBDak medikamenduekin
Garrantzitsua da CBDaren eta farmakoen bide metabolikoak ezagutzea, nahi ez dugun efekturen bat jasango dugun ulertzeko.
Elikagaiak, sendagaiak edo gehigarriak kontsumitzen dituzun bakoitzean, irentsitako elikagaiak edo konposatuak deskonposatu eta urdailean digeritzen dira, heste mehean xurgatzen dira eta, ondoren, zuzenean gibelera bidaltzen dira porta zainaren bidez.
P450 zitokromoa entzimen familia bat da, batez ere gibelean dagoena eta medikamentuen eta gehigarri askoren metabolismoaren erantzule dena.
Merkaturatutako sendagai gehienak bezala, P450 entzima-sistemak metabolizatzen du CBDa ere. Kanabinoideek P450 zitokromoa inhibitzen dute, sendagaiak deusestea saihestuz eta odolean duten kontzentrazioa handituz. Horren ondorioz, farmakoen jarduera eta albo-ondorioak areagotu daitezke.
Interakzio horiek oso ohikoak dira egunero preskribitzen diren farmako ugarien artean, eta kasu gehienetan ez die arazo handirik eragiten pazienteari. Kasu batzuetan, nahita sortzen dira farmakoen konbinazioak, CYP450 zitokromoaren inhibizioaren ondorioez baliatzeko.
CBD beste medikamentu batzuekin konbinatzea ere onuragarria izan liteke hainbat erabilera terapeutikotarako.
CBDa talde farmakologiko batzuekin konbinatzea
Analgesiko opiazeoak
Min kronikoa kannabinoideekin tratatzeko aukera gehien duen gaitza da.
CBDa analgesiko opiazeoekin konbinatzea oso ohikoa da, analgesia handituz eta minak murriztea lortuz.
Ikusi da, CBDa medikazioarekin batera emanez, sintomak murriztea lortzen dela, eta ikerketa batzuetan, opiazeoen beharrezko dosia jaistea ere lortzen dela ikusi da, pazienteei dakarren onurarekin.
Dosi txiki batekin hastea komeni da eta pixkanaka igotzen joatea, izan ditzakeen ondorioak ikusteko eta, behar izanez gero, bien dosiak doitzeko.
Normalean, opiazeoa eta kannabinoideak hartzeko denbora tartea bereiztea nahikoa izaten da, logura bezalako albo ondorioak sahiesteko.
Beraz, CBD hartzea oso gomendagarria da min kronikoak murrizteko hainbat gaitzetan.
Melatonina
CBDa asko erabiltzen da insomniorako. Kannabidiolak lo bigilia zikloa erregulatzen laguntzen du, lo konpontzaile bat lortuz. Gainera, CBDak gaueko esnaeren maiztasuna murriztu dezake eta loaren kalitate orokorra hobetu.
Hainbat ikerketa zientifikoen arabera, CBD eta Melatonina konbinazioak ondorio sinergikoak izan ditzake, beraz konbinazioak konposatu bakoitzaren onura indibidualak indartu ditzake eta loaren kalitatea are gehiago hobetu dezake.
Melatonina eta CBDa konbinatzen dituzten olioek, eraginkortasun handia erakutsi dute insomnioaren tratamenduan.
Antsiolitikoak
CBDa, bere propietate antsiolitikoengatik, konposatu natural oso erabilia da eguneroko estresa eta antsietate eta depresio gertakariak murrizteko.
Antsietaterako sendagai errezetatuenak benzodiazepinak dira. Epe laburrean eraginkorrak direla frogatu duten arren, epe luzera adikzioa eragiten dute, eta, beraz, ez da gomendagarria epe luzeetan erabiltzea. Gaur egun, medikamentu horien erabilpena gehiegi haunditu denez, osasun-agintariek sendagai hauen preskripzioa birplanteatzen ari dira.
CBDaren efektu antsiolitikoaren eta benzodiazepinen arteko sinergia oso positiboa da. Hala ere, kontuan izan behar da CBDak benzodiazepinen kontzentrazioa handitu dezakeela, horien albo-ondorioak areagotuz.
Gomendio orokorra, bien arteko hartualdien denbora tartea bereiztea da, eta pixkanaka benzodiazepinen dosia murrizten joatea.
CBD olioak aukera segurua eta eraginkorra dira antsietatea tratatzeko, beste medikamentu batzuekin lotutako nahi ez diren albo-ondoriorik gabe. Ohiko antsiolitikoak pixkanaka ezabatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko aukera ona dira.
Agente kimioterapikoak
Kannabidiolak, CBDa, propietate antiemetikoak dituela frogatu du, beraz, oso erabilia da minbizia duten gaixoen goragaleak eta kimioterapia tratamenduarekin lotutako mina arintzeko.
Minbiziaren aurkako tratamenduaren albo-ondorio horiek arintzeko gomendatzen den CBD dosia eta kontzentrazioa txikia da. Horrek, duen toxikotasun txikiarekin lotuta, erabilera nahiko erraza eta segurua izatea eragiten du, gaixoaren osasuna arriskuan jar dezaketen albo-ondorio larririk eragin gabe.
Beraz, kannabidiolaren erabilera oso gomendagarria da minbizia duten pazienteetan, eta bizi-kalitatea hobetzeko oso eraginkorra dela frogatu da.
Warfarina: K bitaminaren menpe dauden ahozko antikoagulatzaileak
Warfarina ahotik hartzen den botika antikoagulatzailea da, tronboen sorrera sahiesteko erabiltzen dena. K bitaminaren menpeko diren koagulazio-faktoreen ekoizpena inhibitzen du eta, horrela, odolak koagulatzeko duen gaitasuna murrizten du.
Bere maila terapeutiko estuagatik eta pertsonen araberako dosifikazio aldagarritasuna duenez, Warfarinak INRaren (koagulazio-jarduera modu estandarizatuan neurtzen duen parametroa) aldizkako kontrola behar du, efektu antikoagulatzaile egokia mantentzeko.
Antikoagulatzailea 2 estereoisomeroz osatuta dago, eta biak CYP450ak metabolizatzen ditu. Ondorioz, entzima horien jardueraren edozein aldaketak farmakoaren maila plasmatikoen aldaketak eragin ditzake. CBDak azpiunitate hauen inhibitzaile gisa jokatzen duenez, arreta berezia jarri behar da Warfarinarekin batera administratzen denean.
Bi konposatuak aldi berean erabiliz gero, INRa monitorizatzea gomendatzen da, bereziki tratamenduaren hasieran eta emandako kanabinoideen kopurua handituz gero.
Laburbilduz, CBDak kasu batzuetan medikazio tradizionalarekin elkarreragiten duen arren, normalean konbinazio onuragarria da hainbat sintoma hobetzeko.
Beti gomendatzen da mediku edo aditu bati kontsultatzea, tratamenduaren segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko.
