Fluorraren arriskua eta CBDaren onurak

Fluorraren erabileraren eztabaida

Azken urteotan eztabaida sortu da, dentrifikoetan erabiltzen den fluorra eta erabilera komunitarioko uraren fluorazioa direla eta. Fluorraren esposizio kronikoaren arriskua frogatu duten ikerketa desberdinak daude, gaur egun segurutzat jotzen diren mailetan ere.

Fluorra modu naturalean dago gure inguruan, eta kimikoki sintetizatzen da, erabilera komunitarioko uraren fluorazioan, hortz-produktuetan, ongarrietan, pestizidetan eta beste kontsumo gai batzuetan erabiltzeko.

Fluorraren erabilera hortz-produktuetan eta erabilera komunitarioko uretan hedatu egin zen biztanleriaren txantxarrak murrizteko. Hala ere, zenbait ikerketetetan ikusi da hortzetako txantxarren murrizketa ur fluoratua aplikatzen ez duten herrialdeetan ere gertatu dela. Bere erabilera ez dela beharrezkoa frogatuz, eta ziur aski hortz-osasuneko produktuekiko kontzientziazio handiagoa eta eskuragarritasun hobea direla murrizketa horren arrazoiak.

Fluoruroa ez da elikagai bat eta ez du funtsezko funtzio biologikorik gorputzean.

CBDa hortzen zaintzarako alternatiba natural bezala

Zainketa periodontalerako eraginkorrak diren, CBD edo kanabidiola bezalako alternatiba naturalak daude. Hortzen eta hobien sistema endokannabinoidean eragiten duen kalamuaren (Cannabis Sativa) osagaiak, gaixotasun periodontalak sahiesteko gai da, hala nola hortzoi odoltsuak, gingibitisa, periodontitisa, ahoko infekzioak, hortzetako mina eta sentikortasuna eta txantxarrak sahiestea.

CBDak propietate analgesikoak eta antiinflamatorioak ditu, eta, beraz, gaur egungo tratamenduak hobetzen ditu ahoko hanturazko gaixotasunetan, hala nola ahoko mukositisean (hantura eta ultzerazio mingarria), ahoko minean eta abarretan.

Duela gutxi, Polonian, CBD probatu da min tenporomandibularrerako. 60 pazienterekin egindako ikerketa batean, frogatu zen minaren intentsitatea nabarmen murriztu zela (% 70) CBDdun adabakia jarri zitzaien pazienteen taldean, plazebo taldearekin alderatuz. Ikerketa honek erakusten du CBDa kontuan hartu beharko litzatekeela min tenporomandibularra duten pazienteen mastekatze-muskuluen terapian.

Duela gutxi egindako ikerketetan, CBDk eta beste kanabinoide batzuek, hala nola CBGk, propietate antibakterianoa dutela frogatu da, hortz-plaka murrizteko ohiko produktu sintetikoak baino eraginkorragoak izanik. Era berean, propietate antibakterianoari esker, CBD eraginkorra da txantxarra eta ahoko infekzioak sahiesteko.

Osasun periodontalerako, osagai naturalen potentzia eta CBDaren propietateak konbinatzen dituzten hortzetako pastak daude.

Fluorik eta parabenorik gabeko hortzetako pasta hauek, esmaltea indartzeko Kalident mineral naturala edo banbuko ikatz aktiboa bezalako osagaiekin, pixkanaka hortzen berezko tonalitate zuria berreskuratzen dute eta hortzak modu naturalean zaintzen dituzte.

CBDz osaturiko hortzetako pasten formulazio naturalak, plaka bakterianoa eta hats txarra sortzea saihesten du, txantxarra sortzea saihesten du, hortzak eta pentzeak garbitzen eta indartzen dituzte hortzetako sentikortasuna murriztuz, fluorra duten produktu sintetikoek osasunerako dakarten arriskurik gabe.

Laburbilduz, zainketa periodontalean potentzial handia duen alternatiba naturala da CBDa, eta aukera handia da biztanleria orokorraren fluorrarekiko esposizio iturri saihesgarriak ezabatzeko.

Fluoruroaren ondorioak osasunean

2006an, AEBko Zientzien Akademia Nazionaleko Ikerketa Kontseilu Nazionalak, fluoruroaren osasunerako arriskuak ebaluatu zituen, eta bere txostenean fluoruroaren eta osteosarkomaren (hezurretako minbizia), hezur-hausturen, efektu muskulueskeletikoen, ugalketa eta garapen-efektuen, eta neurotoxikotasunaren arteko balizko loturak planteatu zituen, besteak beste.

Harrezkero, ehunka ikerketek frogatu dute osasunerako arriskutsua dela fluorrarekiko gehiegizko esposizioa.

Argitaratutako berrikuspen berrienek arrisku hauek erakusten dituzte, besteak beste:

Sistema eskeletikoa

Fluorrak, osteoblastoen (hezur-ehuna osatzen duten zelulen) ugalketa gainestimulatzen du, eta, aldi berean, osteoklastoen (hezurra birxurgatzen duten zelulen) jarduera inhibitzen du, hezur-masa handituz.

Hala ere, fluoruro gehiegi hartzeak hezur-fluorosia eragiten du, osteoporositik osteosklerosiraino doazen hezur-aldaketek ezaugarritzen duten afekzioa. Hezurraren eraketaren desorekaren eraginez, hezur porotsuago eta ahulago bat sortuz.

Hortz fluorosia

Hortz fluorosia hortzetako esmaltea kaltetzen eta koloregabetzen duen afekzioa da, erraz hausten eta zikintzen diren hortz hauskorrak sortuaz.

Afekzio horrek, orokorrean, fluor gehiegi kontsumitzen duten haurrei eragiten die, hortzak garatzen ari diren bitartean.

Kalitate handiko eta alborapen txikiko azterketak aztertzeko 2023ko berrikuspen sistematiko batek ondorioztatu zuen uretan eta plasman fluoruroaren kontzentrazio altuenak hortz-fluorosiaren probabilitate handiagoarekin lotzen direla.

Garunean efektuak

Fluorrak garunari eragiteko ahalmen handia du, fluorrak nahasmendu neurodegeneratiboetan, garapen neurologikoan, garuneko minbizian eta kognizioan duen erlazioa behatu da.

Azterlan eta berrikuspen desberdinek, fluorrarekiko esposizio handiak haurren adimen-koefiziente baxuagoarekin lotzen dute.

Estatu Batuetako auzitegi federal baten epai judizial batek, fluor mailak arriskutsuak direla haurren adimen-koefizienterako ebatzi zuen. 

Epai honek baieztatu du Ameriketako Estatu Batuetako edateko uraren egungo fluor mailek, Ingurumena Babesteko Agentziak (EPA) onartutakoek, zentzugabeko arriskua planteatzen dutela haurren adimen-koefizientea murrizteko. Epaiak, uraren fluorazioa debekatzeko berehalako erregulazio ekintza baten beharra azpimarratzen du.

Erabaki judizial horrek IAOMTek (Ahozko Medikuntzako eta Toxikologiako Nazioarteko Akademia) eta osasunaz arduratzen diren beste erakunde batzuek baieztatzen dutena berresten du: fluorazioa ez da praktika kaltegabea, eta benetako arriskuak dakartza, batez ere haurrengan.

Hala ere, ebidentziak ebidentzi, herrialde batzuek, erabilera komunitarioko uretan fluorra gehitzen jarraitzen dute. Naiz eta gero eta gehiago diren fluorraren erabilera birplanteatzen dutenak edo erabilera ezabatzen ari direnak.

Horren ondorioz, gero eta gehiago dira kontzientziatutako pertsonak, beren osasuna zaintzeko eta gaixotasunak sahiesteko CBDa bezalako produktu naturalak erabiltzen dituztenak.

Utzi iruzkina

Elementua saskira gehitu da.
0 elementu - 0
CBD Kalamua
Pribatutasunaren sarrera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.