Gero eta gehiago dira kannabidiolaren, CBDaren, propietateak ezagutu eta erabiltzen duten pertsonak, haien bizikalitatea hobetzeko. Baina aholkularitzarik gabe eta dosi, formatu eta hartu beharreko kontzentrazio jarraibide zehatzik gabe, ez da lortuko espero den emaitza.
CBDa hainbat gaitzetako alternatiba naturala da, propietate ugariekin, nagusienak erlaxatzeko gaitasuna, analgesikoa, antiinfalmatorioa eta hidratatzailea izanik.
Beraz kannabinoideak estresa murrizteko, umorea hobetzeko, minak murrizteko, insomniorako, digestio arazoetarako, hilekoa edo kontzentrazioa hobetzeko erabiltzen dira.
Prozesuan sortzen den edozein zalantza kontsultatu ahal izateak eta aditu baten etengabeko laguntzarekin erabaki egokiak hartu ahal izateak, CBD kontsumitzaileak seguru eta lasai sentiarazten ditu une oro.
Zer eskaintzen dizugu CBD Kalamuan
CBD Kalamuan zure helburuetara egokitutako produktua aukeratzeko dohako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu. Gainera jarraipena eta laguntza eskaintzen dizugu tratamendu prozesu osoan, zure behar zehatzetara egokituz.
Esperientzia handia dugu farmazia arloan, zure ohiko medikazioa oztopatu gabe har ditzakezun produktu naturalei buruz aholkatzen dizugu, baita zure bizi kalitatea hobetzeko onura handienak eman diezazkizukeenak ere.
Esperientziagatik dakigu, jarraipen pertsonalizatua izatean, CBD kontsumitzaileak gustorago geratzen direla lortutako emaitzekin.
Ez izan zalantzarik, galdeiguzu eta aholkularitzarik onena emango dizugu, arreta handiz aukeratutako gure CBD produktuekin zure eguneroko ongizatea hobetzeko.
CBDa nola hartu
Gero eta gehiago dira eguneroko errutinan CBDa sartzen duten pertsonak, organismo osoan oreka eta ongizatea lortuz. CBDa hainbat formatutan merkaturatzen da, olioak, infusioak, proteinak ,krema, gelak, loreak edo e-likidoak esaterako.
Ezagunenak CBD olioak dira, dituzten osagaien proportzioen arabera, honako hauek lortuko ditugu: full spectrum olioak, landarearen kannabinoide eta terpeno guztiekin, espektro zabaleko olioak, zeinetan THCa guztiz ezabatzen da, gainerako osagai aktiboak mantenduz, hala nola CBD eta terpenoak, edo CBD olio isolatuak, zeinetan CBD edo kannabidiola soilik mantentzen da.
Olio mota bakoitza hainbat gaitz tratatzeko egokia da, eta pertsona bakoitzaren profilera egokitzen da.
Zer kontzentrazio eta dosia erabili behar den behar bezala jakiteko, ezinbestekoa da aholkularitza pertsonalizatua izatea eta horrela CBDa erabiltzeko formatua (olioa, krema, infusioa), kantitatea eta maiztasuna asmatu ahal izateko.
Kannabidiola, beste produktu natural batzuk bezala, bifasikoa da, eta horrek ,odolean dagoen kontzentrazio mailaren arabera, gure gorputzean eragin desberdinak izango dituela esan nahi du.
CBDa kantitate txikietan erabiltzen denean alerta egoera eta kontzentrazioa hobetzen ditu eta aldartea hobetzen laguntzen dutela. Aldiz, dosi handiagoetan, efektu lasaigarria du, ezin hobea insomniorako edo minak arintzeko.
CBDaren efektua nabaritzeko azkartasunak administrazio bidearen araberakoa izango da.
CBDarekin, gomendagarria da dosi baxu batekin hastea. Gutxi gehio da, gorputzak bere funtzio osasungarriak pixkanaka berrezarri ditzan ahalbidetu behar dugu. Halaber, dosi eta kontzentrazio bera hainbat egunez erabiltzea gomendatzen dugu, hobekuntza behatzeko eta kantitatean doikuntzak egin behar diren zehazteko, dosi bera igoz edo mantenduz.
Beraz, ezinbestekoa da adituek sintomen jarraipen pertsonalizatua egitea, erabakirik onenak hartu ahal izateko.
CBDa erabiltzen duzun bitartean, gerta daiteke ez jakitea kannabidiolak efektua egiten dizun edo hasiera batean espero ez zenuen afekzioren batean hobekuntza nabaritzea. Baliteke digestio hobeak izatea, nahiz eta hasieran egunerokoan erlaxatu besterik ez zenuen nahi. Horrek esan nahi du CBDa jada gorputzaren funtzio fisiologikoak erregulatzen ari dela, eta pixkanaka bilatutako hobekuntza iritsiko dela.
Beste kasu batzuetan, kontzentrazio edo formatu egokia aukeratzen ez baduzu, edo ez badakizu zer dosi hartu, kannabidionalak ez duela funtzionatzen sinets zenezake.
Aholku on batekin eta jarraipen on batekin,dosia eta kontzentrazioa norberaren beharretara egokituz, benetan hobekuntza nabarmena da. Ia mundu guztiak CBDa erabiltzearen onuraz balia daiteke, era seguruan eginez.