CBDa erabiltzen hasi beharko zenuke? Kontutan hartu beharreko 10 onura

Jakina da gure gorputzeko sistema neuromodulatzaile garrantzitsuenetako bat endokannabinoide sistema dela, hainbat funtzio fisiologikoen erregulazioan parte hartzen duena, hala nola, nerbio sistema zentrala eta periferikoa, inmunitate sistema, sistema kardiobaskularra,ugalketa, koordinazio motorra, minaren kontrola, apetituarekin, loaren erregulazioa, erregulazio emozionalarekin eta hezurren garapena.

Kannabidiola edo CBDa, Cannabis Sativa L. landarean dagoen osagai aktibo ezagunena eta gehien aztertuenetakoa, gure endokannabinoide sistemarekin elkarreragiten du hainbat gaitz erregulatu eta saihesten lagunduz.

CBDren propietate interesgarrienetako bat TCHaren antagonista gisa jarduteko duen gaitasuna da, bere efektu psikoaktiboa murriztuz edo inhibituz.

Kannabidiolak propietate psikoaktiborik ez duenez, ez du tolerantziarik edo abstinentzia sindromerik eragiten kontsumoa etetean.

CBDren abantaila nabarmenetako bat albo ondorioen profila da, ia albo ondoriorik gabe.

CBD aukera naturala eta eraginkorra da gaitz ugarirentzat, denok atera dezakegu onura haren propietateetatik, behar bezala erabiltzen ikasiz.

1. Ongizate orokorra, zure sistema immunologikoa indartu

CBDk onura asko ditu zure osasunerako oro har, zure garuna hobetzetik hasi eta hestea egoera onean mantentzeraino. Erregularki hartzeak zure gorputz osoan oreka fisiologikoa eta ongizatea mantentzen laguntzen dizu.

Sistema immunologikoari laguntzen dionez, prestatuago egongo zara gaixotasunei aurre egiteko.

Modu prebentiboan hartzea, bizimodu osasuntsu eta orekatua izateko modurik egokiena da.

2. Erlaxatu eta ahaztu estresa eta antsietateaz

CBDak efektu lasaigarria du, estres eta antsietate mailak murriztuz kontsumitzen dutenengan.

CBDak zure osasun mentala hobetzen du, serotonina mailak orekatzen ditu, zure umorea hobetuz eta zeure buruarekin ondo sentiarazten zaitu. Zure egunerokoa lasaiago eraman ahal izango duzu.

3. Esan agur minari eta inflamazioari

CBDa analgesiko natural bat da, inflamaizoa hobetzen duena, min mota desberdinak arintzeko ezin hobea.

CBDa kontsumitzeak fibromialgiak eragindako min neuropatikoak murriztu ditzake, baita artrosiarekin eta artritisarekin lotutako min kronikoak ere. Kolpeek edo bestelako lesioek eragindako minak ere arindu ditzake.

4. Insomnioari konponbidea, haurtxo batek bezala lo egin

CBDak lo bigilia zikloa erregulatzen duen kannabinoide bat da.

Lasaigarri tradizionalek ez bezala, CBDak ez du somnifero gisa jokatzen, bigilia bultzatzen du, lo sakonagoa eta lasaiagoa eraginez.

CBD kontsumoak loaren kalitatea hobetzen du atsedenaldi konpontzaile bat lortuz.

Lo egiteko arazoak badituzu, CBDa zure irtenbidea izan daiteke kalitatezko lo konpontzaile bat izateko.

5. Larruazal argitsua eta arazorik gabea

CBDak propietate antioxidatzaileak, antiinflamatorioak eta hidratatzaileak ditu. Aurpegian eta gorputzean CBDa duten kremak aplikatzeak zure azala gazte eta osasuntsu mantentzen laguntzen dizu.

CBDak azalerako dituen propietate antioxidatzaileengatik, babesa ematen du agente kutsatzaileen eta zahartze goiztiarraren aurrean.

Kannabidiolak seboa sortzea saihesten du, beraz aknearentzat tratamendu leuna baina eraginkorra da.

Azal lehor eta delikatuak zaintzeko ere erabili dezakezu, narritadura edo ekzemak bezalako sintomekin, duen efektu hidratatzaile handiari esker.

6. Osatu zaitez azkar zure kirol saioetatik

CBDak antiinflamatorio eta analgesiko indartsu gisa jokatzen du, inflamazioa murrizten eta giharretako mina arintzen lagunduz. Horri esker, ariketa egin ondoren azkarrago berreskuratzen eta eragozpen gutxiago izaten laguntzen du.

Ondorio psikoaktiborik ez duenez, aukera naturala eta segurua da kirolarientzat; atleta profesional askok CBDa sartu dute beraien errekuperazio errutinetan, eta onura esanguratsuak lortu dituzte mina arintzeari, inflamazioa gutxitzeari eta errendimendu orokorra hobetzeari dagokienez.

7. Digestio-sistema hobetu eta goragaleak murriztu

Kanabidiolak hesteetako errezeptore kannabinoideetan eragiten du, digestio sistema hobetzen lagunduz.

Kannabidiola (CBD) irtenbide natural eta eraginkorra da kimioterapiak eragindako nauseak eta gorakoak arintzeko.

Kannabidiolak (CBD) apetitua estimulatzen du. Bere propietate estimulatzaileek, goragaleak murrizteko gaitasunarekin batera, adorea hobetzen eta metabolismoa suspertzen du.

Horren ondorioz, minbizia eta VIH bezalako gaixotasunak dituzten pazienteentzako tratamendu gisa ikertu da.

Hesteetako inflamazio gaixotasunak, hala nola ultzeradun kolitisa eta Crohnen gaixotasuna, hesteen inflamazioan ezaugarritzen diren gaixotasunak dira. Kannabidiolak (CBD) bere propietateei antiinflamatorioei esker, hesteetako inflamazioa murrizten eta gaixotasun horiekin lotutako sintomak arintzen laguntzen du. Gainera, CBDak mina eta sabeleko kalanbreak arintzen ere lagun dezake. Paziente askok ziurtatzen dute min-gertakarien intentsitatea eta maiztasuna nabarmen murrizten direla.

8. Tabako menpekotasuna

CBDak garunaren sari-zirkuituko modulatzaile gisa jarduten du, nikotinaren beharra eta antojuak murriztuz

CBDak bere propietate lasaigarriei esker erretzeari uztearekin lotutako suminkortasuna, antsietatea eta lo egiteko zailtasunak bezelako abstinentzia sintomak arintzen ditu.

Antsietatea kontrolpean edukitzean, litekeena da pertsonek berriro erretzeko tentazioari eustea.

Zuzeneko onura horiez gain, CBDak erretzeari uztearekin lotutako pisua handitzea bezelako albo ondorio negatiboak murrizten ere lagun dezake. Ikerketa batzuen arabera, CBDak metabolismoa erregulatzen eta gantz pilaketa murrizten lagun dezakelako.

9. Agur hilekoaren sintomei

CBDak hilerokoarekin lotutako mina eta inflamazioa murrizten lagun dezake, baita adorea hobetzen eta hilerokoaren zikloa erregulatzen ere. 

Inflamazioa gutxitzean, CBDak hilekoarekin lotutako hantura eta ondoez orokorra murrizten lagun dezake.

Hilerokoak emakumeen animoan ere eragin diezaioke, suminkortasuna, antsietatea eta umore aldaketak eraginez. Serotoninaren askapena sustatzean, CBDak animoa egonkortzen eta hilekoan ongizate emozionala hobetzen lagun dezake.

CBDak hilerokoaren zikloa erregulatzen lagun dezake, sistema endokrinoarekin elkarreraginez eta hormonak orekatuz. Honek ziklo erregularragoak eta iragartzeko modukoak ekar ditzazke, emakumeei erosotasun eta lasaitasun handiagoa ematenez.

10. Hobetu zure memoria

CBDak propietate neurobabesleak ditu, heriotza zelularraren edo neuronalaren ondorioz garuneko eremu kaltetuak berreskuratzen laguntzen du. Beraz, erregulartasunez hartuz gero, memoria-arazoak hobetzen dira, eta memoria arazoekin hasten diren edo aurrekari genetikoak dituzten pertsonen galera kognitiboa sahiesten da.

Ikusten duzunez, denok atera dezakegu onura CBDaren propietateetatik, edozer zalantzetarako gure aholkularitza pertsonalizatua aprobetxa ezazu.

Utzi iruzkina

Elementua saskira gehitu da.
0 elementu - 0