Kanabisaren erabilera terapeutikoa historian: antzinatasunetik gaur egunerarteko bilakaera

Kanabis landarea antzinatik da ezaguna, baina haren erabilerak eta erregulazioak aldaketa ugari izan ditu azken urteetan.

Landare baliotsu honen garrantzia behar bezala ulertzeko, kanabis landarearen erabilera historian gaur egun arte laburbiltzen dizuegu.

Erabilera terapeutikoa antzinatasunean

Milaka urte dira landare hau mundu osoko kulturek landu eta estimatu dutela.

K.a. 2600. urteko dokumentu zaharrez geroztik, Europan eta Asian kanabisaren erabileraren ebidentziak aurkitu dira. Landare hau bere propietate sendagarriengatik, ehungintzan duen moldakortasunagatik eta erritu erlijiosoetan duen garrantziagatik baloratu da.

Mesopotamia eta islamiar zibilizazio zaharretan, kanabisa antiepileptiko gisa erabiltzen zen. Atharvaveda testuan ere, zeina K.a. 1500 eta 1200 urteen bitartekoa, kanabisa landare magikotzat eta sendatzeko ezaugarriak dituen bezela aipatzen da.

Kanabisaren erabilera terapeutikoaren historia Txina zaharretik dator, non Shen Nung Ben Tsao farmakopean dokumentatuta dagoen. Gainera, bere erabileraren erregistroak daude antzinako Egipton, Tibeten, Grezian, Israelen eta Palestinan.

Kanabisaren erabilera medikuntza Txinatar tradizionalean
Kanabisaren erabilera medikuntza Txinatar tradizionalean

Erlijio hinduan ere, kanabisa Shiva jainkoak sortu zuela uste da, eta bizitzaren elixirraren antzeko propietateak egozten zaizkio.

Kanabisak antzinatasunean duen garrantziaren ebidentzia izugarria da. Seshat jainkosa egiptoarrak kanabis hosto bat zeraman buruan, eta larruzko saskia, hosto zatiz eta kanabis haziz betea, Txinan momifikatutako xaman baten ondoan aurkitua ere.

Erdi Aroan ere, kanabisa asko erabiltzen zen belar dendetan, eta Old English Herbarium bezalako testuetan aipatzen zen. Paracelso eta Shakespeare bezalako pertsonai historikoak landare honen erabilerarekin erlazionatu dira.

Kannabisaren gutxiestea XX. mendean

Kanabisa, historian zehar hainbeste onura ekarri dituen landarea, XX. mendearen lehen erdian gutxietsia izan zen.

Estatu Batuetako gobernuak 30 garren hamarkadatik gidatutako debeku kanpainak, kanabisaren aurrerapenak eta erabilerak oztopatu zituen izaera arrazistako interes politiko eta sozialengatik (batez ere komunitate beltzaren eta, geroago, hippie mugimenduaren aurkako borroka justifikatu ahal izateko) eta ehungintza lantegien interes ekonomikoengatik (kotoiaren eta nylonaren esportazioa).

Estatu Batuetako gobernuak landarea aztertzeko inbertitzen hasi zen, bere propietate arriskutsuak baieztatu ahal izateko, kontrakoa frogatuz. Horrela, kanabisa balio terapeutiko handiko eta arrisku oso txikiko landarea zela aurkitu zuten.

Ebidentzia zientifikoak gorabehera, eta inolako justifikazio onargarririk gabe, 1961an (1961eko Konbentzio bakarra) kanabisa arrisku handieneko substantzia gisa sailkatu zuten, inolako balio terapeutikorik gabekoa.

Naiz eta kanabis landarea ikertzea ia ezinezkoa izan, 60ko hamarkadan Jerusalemen ikertzaile batek, Raphael Mechoulamek, THC eta CBD egiturak isolatu eta sintetizatu zituen eta endokannabinoide sistema aurkitu zuen. Medikuntzaren arloan aukera berriak irekiz.

Kanabisaren erregulazioa azken urteetan

Duela gutxi, 2020an, NBE (Nazio Batuen Erakundeak) kannabisa 1961eko Konbentzio Bakarraren IV. zerrendatik kendu eta I. zerrendan sartu zuen, non adikzio potentziala duten estupefazienteek jarraitzen duten, baina helburu medikoetarako eskuragarri (morfina, esaterako).

Aldaketa horrek fitokannabinoideen ahalmen terapeutikoari buruzko ikerketa areagotzeko atea ireki zuen.

Kanabisaren Ikerketari buruzko Nazioarteko Elkartea eta Kanabisari buruzko Espainiako Ikerketa Elkartea (SEIC) sortu ziren. Hala ere, oraindik gutxi dira kalitatezko saiakuntza klinikoak.

Gainera 2021ean ,Europak THCren muga onargarria %0,3 baino gutxiagora handitu zuen. Horri esker, industria helburuekin Kannabis Satibaren barietateak landatzeko aukera handiagoa izan da, betiere Europar Batasuneko “Nekazaritzako landare espezieen barietateen katalogo komunean” erregistratuta badaude.

Badira herrialde batzuk Alemania, Frantzia, Italia, Suitza edo Txekiar Errepublika esaterako,  THC maila altuagoak onartzen dituztenak.

Espainian, 2022ko ekainean, Diputatuen Kongresuko Osasun Batzordeak kanabisaren erabilera medizinalerako araudi bat onartu zuen.

2024ko otsailean, urte batzuetako atzerapenaren ondoren, Espainiako osasun ministerioak kanabisaren erabilera medizinala onartzeko izapideak hasi ditu. 

Hau lagungarria izango da landarearen ikerketan aurrera egiteko, eta kanabis medizinala arautuko zuen lege bat urteak itxaroten zeramatzaten milaka pazientek jaso ahal izango dute onura.

Badirudi araua ospitaleko farmazietako prestakin magistraletara eta olio-aterakinetara mugatuko dela. Landarearen autokultiboa arauz kanpo utziko du.

Gure aldetik, CBD Kalamuan, kanabis landareak pertsonei ekar diezazkiekeen onurak jakinarazten lagundu nahi dugu, dohako aholkularitza eskainiz eta erabilera erraztuz. Landare baliotsu hau desestigmatizatzen lagunduz.

Utzi iruzkina

Elementua saskira gehitu da.
0 elementu - 0
CBD Kalamua
Pribatutasunaren sarrera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.