Gaur egun jende guztiak hitz egiten du kannabinoideez, kannabis sendagarriaz, CBDaz, baina ba al dakizu benetan zer diren kannabinoideak, zein diren haien funtzioak eta nork aurkitu zituen?
Konposatu horien ospea eta balio terapeutiko handia ez dira modako gaiak soilik; 60ko hamarkadan aurkikuntza zientifiko handia izan zen, gizarteak azken hamarkadetara arte baloratu ez dituena.
The Scientist dokumentala dakarkizuegu. Bertan kannabinoideen aurkikuntzaren atzean dagoen istorio harrigarria kontatzen da. Dokumental honek Raphael Mechoulamen bizitza eta lorpenak aztertzen ditu (Bulgaria, 1930eko azaroaren 5a – Jerusalem, Israel, 2023ko martxoaren 9a), marihuanaren (Kannabis Sativa) efektu sendagarriaren gure ulermena irauli zuen zientzialari aitzindaria.
Mechoulam eta bere lantaldearen ikerketek , gure gorputzeko sistema neuromodulatzaile garrantzitsuenetako bat, endokannabinoide sistema, aurkitzea lortu zuten. CB1 eta CB2 errezeptore kannabinoideek osatzen dute, nerbio sistema zentralaren eta periferikoaren, inmunitate sistemaren, sistema kardiobaskularraren eta ugalketaren hainbat funtzioren erregulazioan parte hartzen dutenak. Gainera, sistema hori zenbait prozesurekin lotuta dago, hala nola koordinazio motorrarekin, minaren kontrolarekin, apetituarekin, loaren erregulazioarekin, erregulazio emozionalarekin eta hezurren garapenarekin.
Ikertzaile horien aurkikuntzek aukera berriak zabaldu ditu medikuntzaren arloan.
Gero eta gehiago dira kannabinoideekin egiten diren saiakuntza klinikoak, hainbat gaixotasunetan dituzten aukerak aztertzeko. Emaitza itxaropentsu asko lortuaz. Ezagutu kannabinoideen inguruan gure ulermena betiko aldatu zuen historia, Zach Kleinek , “Y Klinik productions”, ekoitzitako dokumental honetan, I.C.R.S, S.E.I.C, I.A.C.M eta CANNA fundazioarekin elkarlanean.
