Nor gara

Kannabis landarearen onuren inguruan dagoen ezjakintasuna eta informazio falta ikusirik, jendeak behar duen informazioa zehatza eta fideragarria eman ahal izateko, Maider Altunak, ekin zion proiektuari.

Industria farmazeutikoan eta larrialdi farmazeutikoetako asistentzian esperientzia handia izanik, Maider kannabisaren erabilera terapeutikoan eta CBDaren erabilera eta aplikazioetan trebatu zen Farmazialarien Kontseilu Nagusiaren eta Naturopatiaren Nazioarteko Eskolaren eskutik, eta horrela kannabisaren eta haren deribatu terapeutikoen munduan sartu zen.

Kannabis landareak pertsonei ekar diezazkiekeen onurak transmititzea da gure helburua. Estigmak kendu eta erabilera egoki eta eraginkor baterako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen degu, seriotasunez zalantzak argitu eta beldurrak kendu, sinesgarritasuna emanez.

Ikerketa lan handi baten ondorioz aukeratutako produktuak saltzen ditugu CBD Kalamuan, denak kalitaztekoak eta Europar Batasuneko segurtasun estandarrak betetzen dituzten laborategi europarrak ekoiztuak.

Hainbat gaixotasunetan kannabinoideek duten potentzial terapeutikoari buruzko berri eta eguneratze zientifikoguztien jarraipena egiten dugu, baita haien erabileraren lege erregulazioen eboluzioarena ere. Besteak beste, SEIC ( Kanabinoideei buruzko Espainiako Ikerketa Elkartea) eta Canna Fundazioa bezalako elkarte ospetsuek zabaldutako azterlan serioetan oinarritzen gara.

Zer egiten dugu

CBDa duten produktuak saltzeaz gain, aholkularitza zehatza eskaintzen dugu gure CBD produktuak nola erabili eta zer onura ekartzen dituzten jakiteko, gomendioak gaitz mota eta pertsona bakoitzera egokituz.

Produktu bakoitza zure gaitz motaren arabera nola erabili ulertzen lagunduko dizugu, zure ohiko medikazioarekin nola konbinatu eta zer eragin espero ditzakezun.

CBDak eragindako efektua aztertuko dugu zurekin, behar duzun maiztasunarekin, eta dosia edo kontzentrazioa doituko dugu, zure dosi egokia aurkitu arte. Berrikusketa horretan laguntzen dizu Maider Altunak pertsonalki.

Edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke, edo guk deitu edo idatziko dizugu zure sintomen bilakaera nola doan jakiteko.

Gure bezero gehienek beren gaitzak tratatzeko modua aldatzen dute, eta CBD produktuak erabiltzen jarraitzea erabakitzen dute, haien gaitzetan hobekuntzak nabaritzen dituztelako eta haien segurtasun eta eraginkortasun profila baloratzen baitute.

Arreta pertsonalizatua, azalpen argia eta fidegarriak eskeintzeak, beldurrak kentzen laguntzen du eta horrela CBD produktuak eraginkorragoak direla erakutsi digu gure esperientziak.

Online denda baina hurbilekoa izateagatik bereizten gara, osasun adituen aholkularitzarekin.

Elementua saskira gehitu da.
0 elementu - 0
CBD Kalamua
Pribatutasunaren sarrera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.