Euskadi Irratiko Faktoria saioan egoteko gonbitea jaso dugu.
Interes handia izan dute kannabis landarearen inguruan ikasteko eta egiten dugun lana erakusteko aukera eman digute. Gure etxean bezala egon gara, oso eroso eta gustora solasaldian gustoko dugun gaia jorratuz.
Maider Altunak CBDaren erabilpena, propietateak eta gure gorputzean dituen onurak azaldu ditu. Kannabis landarearen osagaien arteko desberdinatasunak eta onurak bereizten lagundu du. Ebidentzia zientifikoei jarraituz, estigmak kendu eta CBDari sinesgarritasuna nola eman azaldu du.
Aldi berean egiten dugun lana azaldu du, erabilera egoki eta eraginkor baterako ematen ditugun gomendioak eta gertuko jarraipena eskeiniz.
Gure helburua edonork era egokian CBDaren onurez baliatzea da.
CBD Kalamuan eskeintzen dugun guztia jakin nahi baduzu eta zalantzak argitu nahi badituzu, hemen duzu elkarrizketa entzuteko lotura.
